Esan bezala, Hondakinen Isurketari buruzko Zuzentarau Europarra 1999ko apirilaren 29koa da. Horrek "tratamendu" eta "lixibiatu" hitzen definizioa ematen du, besteak beste:
Lixibiatuen tratamenduari dagokionez, zuzentarauak hauxe ezarri du: neurri egokiak hartuko dira, zabortegiaren ezuagarriak eta baldintza meteorologikoak aintzakotzat harturik. Neurri horien guztien helburuak jarraikoak izango dira:
Igorreko HHSen zabortegiko strippingplantak lixibituan jasotako amoniakokopurua txikitzen du; horrela, litro bakoitzeko, 300 mg. baino kontzentrazio txikiagoak lortzen dira. Hala izan behar da, BilboBizkaiko Uren Partzuergoko Biltzaileen Sare Nagusira Urak Isurtzeko Erregelamenduak aginduta.
Lixibiatuari tratamendu egokia egin eta gero, hori berreskuratzeko aukera egongo da, Bediako HondakinUrak Garbitzeko Gunean. Bertan jasotzen dira, berebat, Arratiako Goi eta Behe Haranetako hondakinurak, hirikoak izan zein industriakoak izan.
Instalazio hori 1999ko apirilaren 26an inauguratu zen. Instalazioak zuzentarauaren espiritua eta testua betetzen ditu, hitzez hitzez. Espainiako estatuan, bera izan zen lehenengo eraiki zen instalazioa. Eraikitzeko prozesuak lau hilabete iraun zuen, eta egindako inbertsioa 31 milioi pezetakoa izan zen ( 186.313,7 ).

Igorrezko zabortegian, strippingplanta