Aldundiaren logotipoa

Bizkaiko Foru Aldundia - Diputación Foral de Bizkaia

Hizkuntzak

Enpresa
Kontratatzaile Profila
Sakelako telefonoak

Erabileratik kanpo dauden sakelako telefonoek hondakin berriak sortzen dituzte. Hondakinok, funtsean, hiru ataletan banatzen dira:

  • Terminalak: karkasak, displayak, zirkuitu-plakak, osagai elektrikoak. Balorizagarria: %80.
  • Bateriak: Nikel-Kadmiozkoak, Nikel-Hidruro metalezkoak eta ioi-litiozkoak. Balorizagarria: %36-96 bitartean.
  • Aldagailuak: Kargadorea/Transformadorea, oinarria, teklatua, antena, etab. Balorizagarria: %96.

Zer lortzen dut sakelako telefonoak berziklatuz gero?

  • Industriarako lehengaiak eskuratzen dira, eta horrek esan nahi du baliabide naturalak aurrezten direla.
  • Gutxiago kutsatzen da. Batik bat, kontuan hartu behar da ezen bateriak eta pilak hagitz kutsakorrak direla.
  • Energia aurrezten da.

Nola birziklatzen dira sakelako telefonoak?

Enpresa batera bidaltzen dira eta han kutsagarriak izan daitezkeen gaiak kentzen dizkiete, hau da, kristal likidozko displayak eta bateriak banatu eta hondakin arriskutsuen kudeatzaile bati ematen zaizkio. Metalezko zatikia eta metal preziatuak xehatze-prozesu fisiko baten bidez berreskura daitezke. Halaber, plastikoak ere banatzen dira, ondorik erabili ahal izateko.

Sakelako telefonoak

Validación Accesibilidad Validacioón XHTML Validación CSS