Metalak erreziklatzeagatik, zer lortzen dut nik?
-
Lehengaiak aurrezten ditut.
-
Kontserbapotoak eta edalontziak fabrikatzeko, altzairua erabiltzen da. Bada, altzairu horren laurdena erreziklatu egiten da.
-
Aluminioaren kasuan, %100 errezikla daiteke. Aluminioa berriz aprobetxatzen badugu, bauxita aurrezten dugu, hori baita aluminioa fabrikatzeko erabiltzen den lehengaia.
-
Energia aurrezten dut.
-
Erreziklatutako altzairuarekin altzairu berria egiteko, energiaren %75 gutxiago behar da.
-
Kutsadura gutxitzen dut.
-
Kontrolik gabeko isurketak eragozten ditut.
-
Zabortegi kontrolatura hondakin gutxiago eramatea lortzen dut.
Zelan erreziklatzen dira metalak?
* Garbigunetik, zenbait enpresatara eroaten dira, eta, bertan, banatu egiten ditue. Ostean, metal bakotxa (burdina, beruna, aluminioa, kobrea...) gune desbardinetara eroaten da, galdatzeko eta barriro erabilteko.
