Aldundiaren logotipoa

Bizkaiko Foru Aldundia - Diputación Foral de Bizkaia

Hizkuntzak

Enpresa
Kontratatzaile Profila
BIZKAIA HIRI HONDAKINEN KUDEAKETAREN ALORREAN...

BIZKAIA HIRI HONDAKINEN KUDEAKETAREN ALORREAN EUROPAKO LEHENENGOETARIKOA DA.

Bizkaia iritsi da sortutako zaborraren %70aren aprobetxamendu material eta energetikoa lortzera. Hiri hondakinen sorrerari, gaikako bilketari eta tratamenduari buruzko 2007ko datuek agerian jartzen dute herritarrek hondakinen sorrera moteltzeko eta zero helburura hurbiltzeko egindako ahalegina.
Astelehena, 2008(e)ko Martxoaren 3a 

Iosu Madariaga Ingurumeneko foru diputatuak gaur goizean aurkeztu ditu hiri hondakinen sorrerari, gaikako bilketari eta tratamenduari buruz Bizkaiko Lurralde Historikoko Hiri Hondakinen Behatoki Iraunkorrak lortutako datuen ondorioak. Horien arabera, gure lurraldea Europako lehenengoetarikoa da hiri
hondakinen kudeaketaren alorrean.

Bizkaian sortzen den zaborraren %70 materialak edo energia lortzeko erabiltzen da. Gainerako %30a baino ez da eramaten hondakindegi kontrolatuetara. Hau da, Europako zuzentarauetan jasorik dagoen moduan, zaborra isurtzea da azken aukera hondakinen kudeaketaren hierarkian.

Aurreko ekitaldian 485.358 tona isurtzea ekidin zen. Gure lurraldeak gero eta hurbilago dauka Hiri Hondakinak Kudeatzeko II. Plan Integraleko batere isurketa gordinik gabeko helburua, eta betetzen ditu hondakin isurketari buruzko 1999/31/EE Zuzentarauak 2009rako ezarritako helburuak, zuzentarau horrek hondakindegietara eramaten den materia biodegradagarria %50era murrizteko eskatzen baitu, 1995ean sortutakoaren aldean.

Herritarrek zabor sorrera moteltzen dute

Bizkaian hiri hondakinen sorrera %1,01 bakarrik hazi zen 2007an; datu horrek berresten du hondakin gutxiago sortzeko joera dagoela, Hiri Hondakinak Kudeatzeko II. Plan Integralaren aurreikuspenik onenak ere gaindituz.
Bizkaian 2007. urtean 696.087 tona hiri hondakin sortu ziren guztia; horietatik 474.111 tona etxeetako hondakinak izan ziren, eta gainerako 221.976 tonak, berriz, hiri hondakinekin pareka daitezkeen motetakoak izan ziren.

Urte horretan, etxeetako hondakinen portaera, 2006an bezala, hobeagoa izan da industria, merkataritza eta erakunde hondakin parekagarriena baino, eta horrelaxe ageri da batzuen eta besteen sorreran izandako gehikuntzetan. Hala ere, azpimarratzekoa da gaikako bilketaren eta birziklapenaren gehikuntzak hiri
hondakinen sorreraren hazkundea irentsi duela.Hiri hondakinen gaikako bilketari dagokionez, 2007. urtean 247.138 tona bildu dira, hau da, %35,5. Horrenbestez, bi puntutik gorako gehikuntza izan da 2006tik.

Isurketa gordinik gabeko helburua, gero eta hurbilago

Zaborraren birziklapenaren indizeak etenik gabe hazi dira azken hamarkadan, alor honetan aurrean dauden Europako herrialdeen pareko mailetara iritsi arte. Bizkaiak dituen baliabideekin, lurraldea punta-puntakoa da hiri hondakinen kudeaketari dagokionez, eta oso zaila da gaur aurkeztutako datu orokorretan hobekuntza nabarmenik lortzea harik eta Hiri Hondakinak Kudeatzeko II. Plan Integralean aurreikusitako azpiegitura berriak abian jarri arte, esaterako Konpostaje Planta eta Tratamendu Mekaniko Biologikorako Planta.
Bizkaiak, 2007an, 485.358 tona zabor, hots, sortutako zaborraren %70 isurtzea ekidin du. Zaborraren %30 bakarrik eraman zen hondakindegietara: 2006tik 4 puntu baino gehiago murriztu zen kopurua. Horrenbestez Bizkaia hurbildu egin da Hiri Hondakinak Kudeatzeko Plan Integraleko isurketa gordinik gabeko helburura.
Beraz, Bizkaiak eroso betetzen jarraitzen du hondakinen isurketari buruzko 1999/31/EE Zuzentarauak 2009rako ezarritako helburuak, zuzentarau horrek eskatzen baitu %50era murriztu dadila hondakindegietara eramaten den materia biodegradagarria, 1995ean sortutakoaren aldean. Kopuru hori 2007an %39ra murriztu da, eta hurbiltzen ari gara 2016. urterako Europako helburura, hots, %35eraino murrizteko helburura. Datu positiboa da hori, ingurumenaren babesari eta hobekuntzari dagokienez, izan ere isurketa, Europako zuzentarauetan jasorik dagoenez, azken aukera baita hondakinen kudeaketaren hierarkian.

Errausketak 587 milioi kW sortzen ditu

Hondakinen balio energetikoaren aprobetxamenduaren kapituluan, azpimarratu behar da Zabalgarbin balorizatutako zabor kopurua ia bi puntu hazi zela 2006ko ekitaldikoaren aldean. Hala, %32,4tik %34,2ra igaro da, hots, 217.739 tonatik 238.219 tonara. Lehenengo errauste linearako aurreikusitako gehieneko kopurura
iritsi da.

Zabalgarbik 2007an 587 milioi kWh inguru ekoitzi ditu, hau da, 300.000 bat pertsonaren etxeko eta merkataritzako kontsumoa asetzeko beste, eta 340.000 tona CO2 aireratzea ekidin du. Zabalgarbin trataturiko zabor kopurua ia bi puntu handiagoa izan zen 2006ko ekitaldikoa baino. Hala, %32,37tik %34,22ra igaro da, alegia, 217.739 tonatik 238.219 tonara. Hondakinen errausketari esker ia 587 milioi kWh ekoitzi dira,
300.000 pertsonaren etxeko eta merkataritzako kontsumoa bezainbeste. Errausketaren onura agerian geratu da, halaber, 340.000 tona CO2 aireratzea ekiditean.

Hondakinen sailkapena

Txosten hau egiterakoan kontuan hartu da Bizkaiko Hiri Hondakinak Kudeatzeko II. Plan Integralean (2005-2016) nola sailkatzen diren hondakinak. Plan horren xedea etxeetako hondakinen eta hondakin parekagarrien tratamendua da

Etxeetako hondakinak (EH) etxez etxeko bilketaren bidez kuantifikatutako hondakinak dira. Udalerri bakoitzean ezarritako gaikako bilketen bidez edo Bizkaiko 28 garbiguneen bidez kuantifikatutako hiri hondakinei dagokienez, beira, pilak, inausketa eta lorezaintza lanetako hondakinak, metalak, paper-kartoiak, hondakin handiak, ehunak, zura, ontziak, plastikoak, linea zuria, marroia eta grisa (etxetresna elektrikoak) bereizten dira

Beste alde batetik, hiri hondakinekin pareka daitezkeen industria, merkataritza eta erakunde hondakinak IMEHP siglen bidez izendatzen dira. Masan kuantifikatzen dira bideetako garbiketa, hondartzetako garbiketa eta abere hilak.

Gaikako bilketen bidez kuantifikatutako hondakinak honakoak dira: bateria eta metagailuak, beira, linea grisa, papera eta kartoia, plastikoak, zura, fluoreszenteak, inausketak eta lorezaintza.

Validación Accesibilidad Validacioón XHTML Validación CSS