Aldundiaren logotipoa

Bizkaiko Foru Aldundia - Diputación Foral de Bizkaia

Hizkuntzak

Enpresa
Kontratatzaile Profila
ALDUNDIAK BERRIZKO GAI GELDOEN HONDAKINDEGIA...

Bizkaiko Foru Aldundiak Berrizko gai geldoen hondakindegia itxi du eta Ingurumen Sailak instalazioaren eta ingurunearen ingurumen egoera lehengoratzeko proiektua egin du.
Asteazkena, 2008(e)ko Urtarrilaren 30a
 
 
Berrizko gai geldoen hondakindegiak, ia beterik zegoena, martxan egoteari utzi
dio. Bizkaiko Foru Aldundiak behin betiko itxi eta amaituko du haren jarduna
bihar, horren bidez instalazioaren eta ingurunearen ingurumen egoera
lehengoratzea posible izan dadin.
 
Berrizko hondakindegia lehengoratzeko proiektuak, jada idatzita dagoena, hiru
jarduera ezberdin garatzea aurreikusi du: hondakinek okupatutako
hondakindegiaren azalera ixtea, ingurumen egoera lehengoratzea eta ingurunea
landarez estaltzea berriro, itxieraren osteko kontrola eta mantentze-lanak
egitea bezalaxe.
 
Lehengoratzeko proiektua
 
Itxituraren helburu nagusia deposituaren ontzira ura sartzea galaraztea da, han
kokatzen baita hondakin masa. Izan ere, lixibatuak sortzeko iturri handiena
prezipitazioen urak eta azaleko isurketenak iragaztea da hondakindegiaren
azaleraren gainean.
 
Behin hondakindegia itxita dagoela bermatuta, hurrengo urratsa instalazioaren
eta ingurunearen ingurumen egoera lehengoratzea eta horiek paisaian integratzea
izango da. Horrek zuhaitz espezie ezberdinak landatzea ere ekarriko du.
 
Lehengoratzeak eta landaketa berriek hartutako azalera hondakinek okupatutako
75.000 m2ak nahiz hondakindegiaren mugen barruan egon baina ustiatu ez diren
lursail batzuk izango dira.
 
Depositua itxi eta hurrengo 30 urteetan gutxienez, hainbat kontrol eta analisi
egingo dira drainatze sistema guztien funtzionamendua egokia dela bermatzeko,
bai lixibatuei dagokienez, bai azaleko urei dagokienez. Halaber, sortutako
lixibatuen etorriak neurtuko dira eta abenduaren 27ko 1481/2001 Errege Dekretuan
zehaztutako gainerako kontrolak egingo dira.
 
Lanean 1994tik
 
Berrizko gai geldoen depositu kontrolatua 1994ko apirilean inauguratu zen,
kaltegabetzat jotako industriako hondakin geldoak tratatzeko. Iaz, 2007an,
102.000 tona utzi ziren bertan. Inauguratu zenetik instalazioak 1.350 tona
inguru jaso ditu.
 
Hondakin geldoen tratamendua trinkotzearen bitartez egin izan da, trinkotzeko
makina bat behin eta berriro igaroz.
 
Berrizko hondakindegia iragazkortasun oso baxuko materialen gainean kokatzen da. Hala eta guztiz ere, erdiguneko drainean eta bigarren mailako drainen zehar
dentsitate altuko polietileno xafla dago.
 
Gainera, hondakindegiaren inguruan ubide sarea dago perimetroan, eta horrek
azaleko ur isurketak sartzea galarazi du. Lixibatuak arrain-hezur itxurako
drainatze sare baten bitartez drainatu dira.
 


 

Validación Accesibilidad Validacioón XHTML Validación CSS