Aldundiaren logotipoa

Bizkaiko Foru Aldundia - Diputación Foral de Bizkaia

Hizkuntzak

Enpresa
Kontratatzaile Profila
ZABALDU EGIN DA GARBIGUNEETAN JOSTAILUAK BILTZEKO...
GARBIGUNEETAN JOSTAILUAK BILTZEKO KANPAINA
Erabiltzaileen artean izan duen arrakasta kontuan hartuta Ingurumen Sailak
Bizkaiko Garbigune guztietara zabaldu du bilketa.
Osteguna, 2008(e)ko Urtarrilaren 17a 
 
 Bizkaiko Foru Aldundiaren Ingurumen Sailak zabaldu egin du jostailu erabiliak
biltzeko kanpaina. Aste honetatik aurrera erabiltzaileek aukera izango dute
erabiltzen ez dituzten eta etxean pilatuta dituzten jostailu horiek Lurralde
Historikoko edozein Garbigunera eramateko.
 
Bilketa egiteko kanpaina hau joan den urtarrilaren 12an jarri zen abian. Ordutik
egunera arte jostailuen bilketa kudeatzen duen enpresak, Garbikerrek,   mota
horretako hondakinen 2.743 Kg jaso ditu. Horien %67 berriz erabili dute.
Erabiltzeko moduan egon den hondakinen portzentai horren zati bat, %26a bigarren eskuko merkatura bideratu dute eta %41a berziklatzera eramango dute.
 
Bildu dituzte ia 3 Tonetatik ia herena Getxoko Garbigunera eraman dute, 231 Kg
Basaurira, 304 Kg Santurtzira, 944 Kg Barakaldora, 111 Kg Gernikara, 77 Kg
Durangora eta 43 Kg Markinara.
 
Erabiltzen ez diren jostailuak biltzeko ekimen hau aitzindaria izan da Euskal
Autonomia Erkidegoan. Rezikleta, Koopera gizarte sareko kidea dena, kanpainan
laguntzen ari da. Beste mota batzuetako hondakinen lehengoratzea sustatzea ez
ezik, jostailuen bilketak gizarte onura nabarmena du. Lehenengo eta behin gure
etxeetan pilatuta dauden objektuei irteera egokia ematen zaielako, ohiko
merkatuan jostailuak eskuratzeko zailtasunak dituzten pertsonek jostailuak
eskuratzeko aukera dutelako eta jostailuak lehengoratzeko ataza hauek lan
merkatura iristeko arazoak izaten dituzten edo gizarte bereizkeria arriskuan
dauden pertsonek egiten dituztelako. Jostailuak lehengoratu ostean bigarren
eskuko merkatura eta gizarte proiektuetarako beharrizanak asetzera iristen dira.
 
Berriz erabiltzeko baldintza egokiak ez dituzten bildutako jostailuak
Garbikerrek kudeatzen ditu mota horretako hondakinentzat egokia den
tratamenduaren bidez.
Validación Accesibilidad Validacioón XHTML Validación CSS