Aldundiaren logotipoa

Bizkaiko Foru Aldundia - Diputación Foral de Bizkaia

Hizkuntzak

Enpresa
Kontratatzaile Profila
ALDUNDIAK BIDEO ETA KASETEN ZINTAK BILTZEKO...

Ekimen hau aitzindaria da eta kanpaina publizitario batekin batera garatuko da. Helburua hondakin mota honetako fluxuari irtenbide iraunkorra ematea da.

Ingurumen Sailak birziklapenari dagokionez erabat berria den kanpaina jarri du abian. Bizkaia aitzindaria da bideo eta kasete zinten bilketa hautakorra egiteko kanpaina antolatzerakoan. Ataza hau Ingurumen Sailaren pentzudan dagoen Garbiker foru enpresa publikoaren bidez garatuko da.

Duela 10 urte ezarri zen edukinontzi horian biltzen diren hondakinen kudeaketaren bitartez Bizkaiko Foru Aldundiak  frogatu du Bizkaiko gizartearen gehiengoak bideo eta kasete zintak edukinontzi horretan botatzen dituela ikus-entzunezkoen arloetan beste euskarri batzuk nagusitzen diren neurrian.

Kanpainari esker aukera egongo da mota honetako hondakinen fluxuari berariazko tratamendua emateko gaur egun ez dagoelako bideo eta kasete zinten bilketa hautakorra egiteko zerbitzurik. Bada, kanpaina honi esker, halaber, edukinontzi horian uzten diren elementuak bereizteko katea azkartu eta hobetu egingo da  bideo zinta eta kasetetako material magnetikoak arazo mekanikoak eragiten dituelako.

Komunikazio kanpaina

Datozen egunetan Bizkaiko herritar guztientzako komunikazio kanpaina jarriko da abian bideo zinta eta kaseten destinoa hemendik aurrera Lurralde osoan sakabanatuta dauden Garbiguneak izan daitezen.

Publizitate iragarkiak sartuko dira prentsan, aldizkarietan eta  irratietan. Halaber, flyerrak emango zaizkie zinemetara joaten direnei, uste delako zinezaleak izan daitezkeela euren etxeetan erabiltzen ez dituzten bideo zintarik gehien dituztenak. Aldi berean 40.000 postal banatuko dira Max Ocio-n (Barakaldo), Bilbondon (Basauri), Yelmo Megapark-en (Barakaldo)  eta Artean (Leioa-Getxo)  eta beste 10.000  Udaletan eta Bizkaian mota horretako zintak alokatzen dituzten establezimenduetan.


Validación Accesibilidad Validacioón XHTML Validación CSS