Bio-Garbiker
Bio-Garbiker: energia aprobetxatzea

2001eko otsailaren 7an, Garbiker-ek eta Eusko Jaurlaritzaren menpeko Energiaren Euskal Erakundeak (EEE) lankidetzahitzarmena sinatu zuten, BioGarbiker izeneko sozietate anonimoa sustatu eta ustiatzeko. Arean bere, Igorre eta Jatako (Lemoiz) zabortegi kontrolatuetan, biogasa sortzen da, eta biogas horrek, aldi berean, energia sortzen du. BioGarbikeren sozietatexedea da, hain zuzen ere, energia hori aprobetxatzea.
Hasierako inbertsioa 1,56 mililoi eurotakoa izan da. Diru hori biogasa hobeto erakartzeko erabiliko da; eta, horretarako, putzu berriak egingo dira, gaur egungoak berraziko dira, hodien sarea eraikiko da eta elektrizitatea sortzeko planta abian jarriko da.
Zaborrak hartzitzen direnean, zaborrok gasak sortzen dituzte. Azaldutako prozesuaren bitartez, gas horiek ezaba daitezke eta, orobat, gas metanoa aprobetxa daiteke, motoralternadorearen bidez elektrizitatea sortzeko. Lortutako energia sareari salduko zaio, gerogarrenean hori kontsumitzeko.
Sistemaren ondorioz, ingurumenean hobekuntza hauek gertatzen dira:
* Zabortegiaren gasgabetzea.
* Gas metanoa atmosferara isurtzea ezabatzen da, eta isurketa hori da, izan ere, berotegiefektuaren eragilerik garrantzitsuenetarikoa.
Egindako azterketek erakutsi dute, urterourtero, 2 milioi eta 2,5 milioi arteko metro kubiko gas atera daitezkeela, mailaz maila eta epe luzean zehar: Igorren, 20 urtetan eta Jatan, aldiz, 15 urtetan.
Lortutako emaitzek erakutsi dute, bestalde, biogasaren ekoizpena eta horren ondoriozko metanoaren aberastasuna oso handiak direla eta, horregatik, horiek biltzea eta energia gisa aprobetxatzea onuragarri dela.
Gizarte eta ekonomiaren ikuskeratik, etekinak lortu dira: biogasa berriztatzeko moduko energia da, eta halakoa aprobetxa daiteke, elektrizitatea ekoizteko.
Bio-Garbiker 2005ean bietako bakoitzean arituko da motoralternadore bat erabiliz. Motor horrek 475 kWko potentzia du, eta eguneko 24 ordutan jardunean ari da. Lehenengo hiru urteetan, 15 milioi kW ekoitziko ditu guztira.
Biogarbiker Proiektua Euskadiko Energia Estrategiari buruzko 3E Planaren barruan koka daiteke. Plan horren euskarriak dira, alegia, energia aurreztea eta berriztatzeko moduko energiak bultzatzea.
Ente Vasco de Energia (EVE)