Aldundiaren logotipoa

Bizkaiko Foru Aldundia - Diputación Foral de Bizkaia

Hizkuntzak

Enpresa
Kontratatzaile Profila
BTB

LOgo de la Empresa

BTB.Orkonera Auzoa, z/g
48530 ORTUELLA
tF.:946640423
e-mail: btb@euskalnet.net

BTB

Garbiker-ek Bizkaiko Txintxor Berziklategia, AB -BTB- Sozietatean parte hartzen du Pavisa eraikitzailearekin batera.

BTB Zentrala 2002ko ekainaren 24an ireki zen Ortuellan, Orkonera auzoan, eta eraikuntza eta eraispenetik sortzen diren hondakinak baloratzen ditu.

Eraikuntzetako hondakinak, batez ere, hormigoz osatuta daude. Halaber, zentral horretan eraikuntzako etxe-hondakinak ere tratatzen dira; gehienak Garbiguneetatik ekarritakoak. Azken hauek ez dira aurrekoak bezain homogeneoak eta hormigoiak %45etik beherako portzentajea du.
Zentrala, urtero 300.000 tn tratatzeko aurreikusi zen (200.000 tn eraikuntzako hondakinetatik eta 100.000 tn eraikuntzako etxe-hondakinetatik).


Zein da prozesua?

 

PlantaBTB

 

1. Materiala elikatze-Toberara heltzen da.
2. Errota-birringailutik igarotzen da.
3. Birrindu ondoren erretilu-dardarkarira erortzen da.
4. Erretilutik, burdinezko materialak hartzeko imana duen uhal garraiatzaile bat ateratzen da.
5. Bi noranzkotan mugitzen den ahal-itzulgarrira ateratzen da.
6. Bahera doa: eraikuntzarako hondakina bada, hormigoia.
7. Tromelera doa:eraikuntzako etxe-hondakina bada.
8. Tromeletik 60 mm baina gehiago dituen materiala hautaketa-gunera eramango da.
9. Hautaketa-gunean eskuz bananduko dira egurrak, plastikoak, burdinak ez diren materialak, e.a.
10. 60 mm baino gutxiagoko materiala tromeletik bahera garraiatuko da.
11. Bahetik, 40 mm baino gehiagoko hondakina errotara itzuliko da.
12. Bahetik, 10 eta 40 mm arteko hondakina zikloira eramango da.
13. Zikloian, airearen bidez hautza eta hondar arinak xurgatu eta zati pisutsu enetik bananduko dira.
14. Bahetik, 0 eta 10 mm arteko hondakina ez da zikloitik igaroko, baina zikloiko irteeran xurgatuak izan diren material arinekin nahastuko da.
15. Horrela, granulometria ezberdinetako zatiak lortuko dira. Homologatu eta gero, errepideak egiteko oinarri-azpiko bezala berrerabiliko da.

Validación Accesibilidad Validacioón XHTML Validación CSS