Aldundiaren logotipoa

Bizkaiko Foru Aldundia - Diputación Foral de Bizkaia

Hizkuntzak

Enpresa
Kontratatzaile Profila
Garbiguneetako langile eta erabiltzaileei...

Garbiguneetako langile eta erabiltzaileei zuzendutako funtzionamentu arauak

Sarrera.

Garbigunea Etxeko Hondakinen eta Hondakin Asimilagarrien Gaikako Bilketarako Zentroa da. Herritarren zerbitzurako dago, DOHAINIK itxi daiezan berziklau, berrerabili edo balorizau daitekezan materialak.

Garbigunea ustiatzeko arduraduna GARBIKER, A.B. da, Bizkaiko Foru Aldundiko Ingurumen Sailaren menpeko enpresa publikoa. Enpresa horren kargura eta bere ardura eta zuzendaritzapean, Garbigunea ustiatzeko lanak egingo dira, Ustiakuntza Araudi honetan jasotako aginduakaz bat etorrita.

 

1. puntua: Harrerako kontrola.

Garbigunearen langileak eskumen nahikoa dauka tipologia edo kopuruagaitik araudi honetan sartuta ez dagoan edozein hondakin onartzeko edo ez.

Era berean, langileak betebehar honeek ditu:

* Erabiltzaileei hondakinen kokapenaren gaineko aholkularitza emotea.
* Onargarriak ez diran materialen gordailua debekatzea.
* Erabiltzaile eta materialen sarrera erregistroa izatea.
* Ibilgailuaren matrikula eta itxitako hondakin kopurua apuntetea, beharrezkoa danean.
* Kudeatzaile baimenduen edo besteen sarrera edo urteerako hondakinen erregistroa izatea (edukiontzi hutsak, osoak, albaranak eta abar).
* Baimenik ez dauan edozein persona edo enpresak hondakinak eroatea saihestea.
* Instalazino osoa ordenauta eta behar dan moduan mantentzea.


2. puntua: Erabiltzailearen ardura.

* Denbora guztian, erabiltzaileak Garbigunearen arduradunaren argibideak jarraituko ditu.
* Erabiltzaileak bere kabuz itxiko ditu materialak edukiontzi bakotxean, hondakinen izaeraren arabera eta modu ordenauan.
* Erabiltzaileak biltegiaren gunea garbi eukiten lagunduko dau.


3. puntua: Mugak.

* Etxeetan sortutako hondakinak eta hondakin asimilagarriak baino ez dira onartzen.
* BGP 3.500 kg-tik behera daben ibilgailuak.
* Gehienez, 2 m3-ko bolumena eta 750 kg-ko pisua, persona eta asteko.
* Pneumatikoak: gehienez, 5 unitate erabiltzaile bakotxeko.


4. puntua: Ordutegia


Astelehenetik barikura 9:30 - 13:30 eta 15:30etatik 18:30etara

Zapatuetan : 10etatik 14etara

Domeketan: Barakaldo, Basauri, Durango, Getxo eta Santurtzin baino ez
10:00 - 14:00

5. puntua: Garbigunearen erabiltzaileak.

A)  Garbigunea ondoko erabiltzaileei dago zuzenduta:
* Etxe partikularrak.
* Etxeetako obra txikietako autonomoak (ikusi 3. puntua: Mugak).
* Komertzio txikiak (ikusi 3. puntua: Mugak).
* Bulegoak (ikusi 3. puntua: Mugak).

B)  Honako honeek EZIN DABE Garbigunean hondakinik itxi:
* Udalak.
* Hiri hondakinak jasoten dabezan enpresak.
* Hondakin geldoen bilketa kudeatzen dabenak.
* Industriak orokorrean.
* Eraispen enpresak.
* Merkataritza: Biltegi handiak.
* Konponketa tailerrak.


6. puntua: Hondakin onargarriak.

INERTEAK: Obra-hondakinak, kristalak, konketak, komunak…
EGURRA: Armairuak, aulkiak, kutxak, markoak, ateak, oheak…
BOLUMEN HANDIKOAK: Altzariak, koltxoiak, somierrak...
PLASTIKOAK: Persianak, aulkiak, mahaiak, jostailuak, bilgarriak…
TXATARRA: Erradiadoreak, bizikletak, harraskak, antenak, aulkiak, bidoiak…
MARRA ZURIA: Hozkailuak, garbigailuak, mikrouhinak…
MARRA MARROIA: Telebistak, bideoak, DVD-erreproduzitzaileak, musika ekipoak, ordenagailuak…
PAPERA ETA KARTOIA: Kartoizko kaxak, bilgarriak, aldizkariak, egunkariak…
PNEUMATIKOAK: Ikusi 3. puntua: Mugak.
LOREZAINTZA: Inausketa hondarrak, zuhaixka lehorrak…
METAGAILU ETA BATERIAK
OLIOAK: Etxekoak, karterrekoak…
BEIRA: Botilak, poteak…
BESTE BATZUK: Mueta guztietako pilak, fluoreszenteak, tonerreko kartutxoak, ontzi arinak (edukiontzi horia), telefono mugikorrak, CDak, DVDak, bideo eta audio kasetak, merkuriozko termometroak, jostailuak...


7. puntua: Hondakin EZ onargarriak.

EHUNAK: BEROHI ikurra daben kaleko edukiontzi BERDEEN bidezko bilketa, udalerri bakotxean.
PINTURAK, AEROSOLAK eta DISOLBATZAILEAK (*): Bakarrik onartzen dira BASAURI, DURANGO, ERANDIO, GERNIKA, GÜEÑES, MARKINA eta SESTAOko Garbiguneetan.
BOTIKAK: Farmazietan itxi leitekez.
ERRADIOGRAFIAK: Anbulatorioetan itxi leitekez.
ETXEKO ZABOR ORGANIKOAK.
OSPITALEETAKO HONDAKINAK.
ENPRESETAKO HONDAKINAK.
IDENTIFIKAGARRIAK EZ DIRAN BESTE HONDAKIN BATZUK


2008ko apirilean

Validación Accesibilidad Validacioón XHTML Validación CSS