Arriskutsuak Ez Diran Hondakinen “B1b” kodedun Hondakindegiak
Eusko Jaurlaritzak zezeilaren 24an emondako 49/2009 Dekretuan jasota dagoan lez, arriskutsuak ez diran hondakin inorganikoak (materia organiko gitxikoak edo biodegradagarriak) batzen dira arriskutsuak ez diran hondakinen B1b muetako hondakindegietan.
Garbikerrek ezaugarri horreetako hiru hondakindegi daukaz: Berriz, Orkonera-Ortuella (2008tik aurrera, ez dagoz martxan), eta arriskutsuak ez diran hondakinen Igorreko Hondakindegi kontrolatua. Igorreko Garbitegia.
Berriz eta Orkonerako hondakindegietan, laster hasiko dira itxierako lanak.
Arriskutsuak ez diran hondakinen Igorreko Hondakindegiaren ustiakuntza. Igorreko Garbitegiak hondakindegietako hondakinen onarpenari buruzko arauetan jasotako betebeharren arabera jokatzen dau. Batez be, honeek dira arauok:
* 49/2009 Dekretua, zezeilaren 24koa.
* Kontseiluaren 2003/33/CE Erabagia, 2002ko abenduaren 19koa.
Hondakindegi honen funtzionamenturako baldintzak 2009ko maiatzean idatzitako HONDAKINAK ONARTZEKO ARAUDIAn dagoz jasota.
Arriskutsuak ez diran hondakinen Igorreko Hondakindegi Kontrolatuaren kudeaketa zk. Igorreko Garbitegia: EUE/00025/2009
NIMA: 4800028798
BTB. Barrio Orkonera, s/n
48530 ORTUELLA
Tf.: 946640423
e-mail: btb@euskalnet.net